Bourdieu, Pierre: "Informazioa boteretsuegia da kazetarien esku uzteko"

Bizkaibus, bukaezinezko gatazka


Bizkaibusek 2008tik prezio igoerak egin ez zituen arren, 2010ean garraioaren BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) igoera %7tik %8ra eginiko “doikuntza txikia” eta 2012ko maiatzean eginiko 5 zentimoko igoera gune guztietan KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizea) igoera orekatzeko “moldaketak” aparte, aurten ere bidaiak garestiagoak izango dira;   Bizkaibusek 1 eta 5 zentimoren artean igo ditu autobusen tarifak aurtengo maiatzaren 20an (2013/05/20). Horrenbestez, aldizkako tiketak 5 zentimoko gehikuntza pairatzen du gune guztietan, Barik-a 2 zentimoko igoera eta Giza txartela beste bi. Bestalde, Hiru-ko txartela, familia ugariarentzako dena, 1 eta 2 zentimoren arteko gehikuntza jasan du.



Honekin batera, ‘ZiberK’-ren ardura izan da EHUko ikasle ezberdinei zenbat ordaintzen duten galdetzea, izan ere, nahiko diru inbertitzen da Leioako campusera joaten. Honela, Bizkaibuseri buruzko inkesta bat gauzatu eta Bizkaibusek dituen gune ezberdinetako prezioen gainean informazioa eskuratu ‘ZiberK’-k. EHUko pertsona ezberdinei galdetu zaie eta hauek izan dira protagonistak:

     Gune 1: Bilbotik → Amalia Ibargutxi

     Gune 2: Getxotik → Ainhoa Ortega

     Gune 3: Mungiatik → Eneko Diaz

     Gune 4: Gernikatik → Ane Maruri

     Gune 5: Arrasate- mondragonetik → Hasier Larrea

     Gehigarri moduan: Sopelatik → Aitor Oviedo




UPV/EHUk ikusgai duen egutegia begiratu ezkero, 2013/2014 ikasturteak 143 klase egun inguru dituela ikusi daiteke. Horrek esan nahi du 143 egun horietan ikasleak Leioako Campusera joan eta etorri behar direla. Gainera, normalean urtero 10 egun gehitu behar dira azterketak egiteko. Datu hauek kontuan izanda, gune bakoitzetatik etortzen diren ikasleak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu du ‘ZiberK’-k. Egun guztietako joan etorrietan, 306 bidai egin behar dituzte ikasleek. Erabilitako datuak Barik-a erabiltzerakoan ordaintzen denarekin kalkulatu dira, jende gehienak metodo hori erabiltzen baitu. Hala ere, bidaia txanponekin ordaintzen bada, nabaria izango da prezio diferentzia.

Lehenengo gunetik, Bilbotik, etortzen den edonork, 1,10 euro ordaindu behar ditu egunero. Hortaz, 153 egunetan etortzen den ikaslea, 336,6 euro uzten ditu bidaietan. Bigarren gunetik etortzen denak, kasu honetan Getxotik, 0,97 euro ordaindu behar ditu bidai bakoitzeko, horrela, ikasturte osoan, 296,82 euro dira. Hirugarren gunetik datorrenak (Mungia), Bilbotik datorren ikasle batek ordaintzen duen berdina pagatzen du, 336,6 euro hain zuzen. Gernikatik datorrenak aldiz, laugarren gunekoak, 1,75 euro ordaindu behar ditu bidai bakoitzeko, hortaz urtero, 535,5 euro. Bosgarren gunean, Arrasatetik etortzen direnen kasuan ez dago EHUrako autobus zuzenik, hortaz, lehenengo

Arrasatetik-Bilbora eta gero Bilbotik-Leioarako bidaia egiten dute egunero, beraz 3,50 euro ordaindu behar dute bidai bakoitzeko eta guztira ikasturte honetan 1.071 euro gastatuko dute autobus bidaietan. Azkenik, Uribe Kostan bizi diren ikasleak, Leioatik hain gertu egonda, ordaindu behar dutena azpimarragarria da. Izan ere, lehenengo, metroz bi guneetako ‘Anuala’ erostera behartuta daude. Uribe Kostan bizi direnak Getxora joan behar dira derrigorrez autobusa hartzeko, horregatik gune batetik bestera joan behar dira. Bi guneetako ‘Anuala’ erosten duen pertsonak 249 euro ordaindu behar ditu urtero. Gero Getxotik-Leioara autobesuz joan behar dira eta horrek suposatzen du beste 0,97 euro ordaindu behar dutela. Guztira 545,82 euro dira.

Zilegia al da?

Leioako EHUra doazen ikasleak Bizkaiako EHUko beste campusetara doazenak baino askoz gehiago gastatzen dute garraioan.

Bizkaian EHUko lau campus daude: Bilbokoak, Barakaldokoa, Portukoa eta Leioakoa. Bilbon, Barakaldon edo Portugaleteko EHUra doazen ikasleek askoz errazago daukate unibertsitatera joateko. Abantaila nagusia metroz joan daitezkela da, ikasleek unibertsitate horietara heltzeko egin behar duten bakarra, urtero metroko ‘Anual’ bat erostea da, guneen araberakoa, gehienez jota 250 eurokoa izango dena. Gainera metroak busak baino ugariagoak dira eta astean zehar zerbitzua 11.00etan bukatzen da, Leioako campusean Bizkaibuseko autobusen zerbitzua 20.00-20.30tan bukatzen den bitartean.

Beraz, hau aztertuta, Bizkaiako EHUko unibertsitate horietara heltzea errazagoa, erosoagoa eta ekonomikoagoa dela ondorioztatu daiteke.

Honen konponbidea orain dela urte asko eztabaidatzen hasi zen proiektu bat izan daiteke, Leioako metrotik Leioako EHUko campusera doan anezka bat. Baina gaur egun ikusten denez proiektu hori denbora asko behar du gauzatzeko. Beraz, Bizkaibus Leioara iristeko garraio publiko bakarra denez, eskertzekoa izango litzateke Bizkaibus kudeatzen duten enpresek aurreko bideoa ikustea eta aldaketak planteatzea bidaien prezioen jaitsialdiarekin batera.

Leave a Reply

ZiberK